ARRANO ELKARTEKO NEGUKO I. XAKE TORNEOA.

 

 

 

            Euskal elorako baliagarria da.

 

            Datak:

 

            2012ko urtarrilaren 14an, 21ean eta 28an eta otsailaren 4an, 11n, 18an eta 25ean.

 

            Atsedena bi aldiz eska daiteke eta puntu erdia jasoko da. Azkeneko bi txandatan ez dago eskatzerik.

 

            Joko erritmoa:

 

            Partida osoa egiteko, jokalari bakoitzak bi ordu.

 

            Ordu erdiko denbora dago lehenengo mugimendua egiteko.

 

            Tokia:

 

            Arrano Elkartea Xake Taldearen lokala (Redin kalea, 2 behea, Iruñea).

 

            Ordua:

 

            Arratsaldeko 4 t’erdietan.

 

            Salneurria:

 

            Dohainik.

 

            Jokalari kopuru mugatua. Gehienez, 40 jokalari.

 

            Izen ematea:

 

            Telefono honetan: 630 54 40 26 (Joseba Otano).

 

            Posta elektroniko honetan: “josebaotano@ono.com”.

 

            Azkeneko eguna: 2011ko urtarrilaren 12an.

 

            Ezberdinketarako sistemak:

 

1) Bucholz; 2) sonnenberg; 3) jokalarien arteko emaitza edo emaitzak; 4) kolorea (beltzen alde).

 

            Partidak aurreratzea:

 

            Partidak aurrera daitezke, jokalariak ados badaude, epaileari edo antolatzaileei jakinarazita.

 

            Partidara ez agertzea:

 

            Azalpenik eman gabe partidara agertzen ez dena torneotik kanporatua izanen da.

 

            Saria:

 

            Lehenengoa: Trofeoa.

 

            FIDE elorako balioko al du?

 

            Tramitazioa eginen dugu. Lortzen badugu, izena emateko 10 euro ordaindu beharko da torneoko lehenengo egunean (5 euro, 18 urtez azpikoentzat). 14 urtez azpiko lehenengoarentzat trofeo ere jarriko genuke.

 

            2011-12-19.

 

Iturria: Antolatzaileak.